Lizar Begoñaren lehen eleberria da Mundu zitalaren kontra, eta Igartza bekaren 25. aldiko lan saritua izan zen. Idazleak Benidormeko kiosko baten bueltan kokatu du istorioa, eta bi belaunalditako bi emakume dira protagonistak. Haien bakardade paraleloen kontaketaren bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotza egiten du egileak.
Irakurketa Klubean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Liburutegian egin daiteke izen-ematea aurrez aurre, baita 943 19 25 60 zenbakira deituta edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita ere.