Eztizen Artolak egindako izen bereko gogoeta literarioa abiapuntu hartuta, bertsotan ariko dira Haira Aizpurua eta Maite Sarasola, eta hitzek sortuko duten giroari Peru Goioagak ipiniko dizkio akordeak oholtza gainean. Etorkizunari buruz hausnartzen dute saioan, gaur egun bizi garen munduari kritika eginez, gazteen ikuspuntutik.
Antolatzaileek gogorarazi dute ikuskizunerako sarrera doakoa eta librea izango dela, edukiera bete arte; ez da beharrezkoa lekua aurrez erreserbatzea.