2026/10/31 16:00 - 21:00

Arimen Gaua Deban

Arimen Gaua Deban
Herriko gune ezberdinetan, Deba
  • 16:00 Kale apainketa, Kultur Elkartetik abiatuta.
  • 17:30 Txokolatada eta makillaje tailerra, zumardiko kioskoan.
  • 18:30 Photocall-a, zumardiko kioskoan.
  • 19:00 Arimen elkartzea, zumardiko kioskoan.
  • 19:15 Arima txikien dantzaldia, zumardiko kioskoan.
  • 19:30etik aurrera, Arimen Ibilbidea: kioskotik abiatuko da, eta Lersundi, Plaza Zaharra, Ostolaza kalea, Portu kalea eta Foruen plaza zeharkatuko ditu, berriz ere Lersunditik Plaza Zaharrera joan eta amaiera ekitaldia bertan egiteko. 
  • Dantzaldiak ere izango dira tartean, iaz bezalaxe, Kulunkaren nahiz Gure Kai eta Kalez Kale txistularien eskutik. Eta beldurren erretzeak, kontakizunak, irrintziek, txalapartariek eta Kalean Kantuzek biribilduko dute jaialdia.

HEMEN ikus dezakezue aurtengo jaialdia iragartzen duen kartela, egitarauarekin.