Etxeko istripuen prebentzioari buruzko hitzaldia izango da bihar, Arbil elkartean

Izaro Aulestiarte Lete

Arg.: Gurutze Gorria

Gurutze Gorriak herritar guztiei zuzendutako hitzaldia egingo du bihar, urriaren 29an, Debako Arbil elkartean. 11:00etan hasiko da saioa eta ordu eta erdi iraungo du.

"Gure etxeak leku segurua izan behar du, baina jabetzen al gara bertan egon daitezkeen arriskuez?". Bada, galdera hori abiapuntu hartuta, etxeko istripuen prebentzioari buruzko hitzaldia egingo du bihar Gurutze Gorriak, herritar guztiei zuzenduta, "etxe seguruagoak izaten laguntzeko helburuarekin".

Debako Arbil Elkarte Sozialaren ekimenez egingo da saioa eta, aurreratu dutenez, arriskuak identifikatzeko eta saihesteko aholku praktikoak nahiz prebentzio-neurri errazak landuko dituzte bertan. 11:00etarako jarri dute ordua, Arbil elkartean, eta ordu eta erdi iraungo du hizketaldiak.