Debako Udalak uda sasoiko 225 landare banatuko ditu bihar, ostegunez

Izaro Aulestiarte Lete

Bihar, urriaren 29an, 225 bat landare banatuko ditu Udalak herritarren artean; begoniak eta alegriak izango dira aukeran, 10:00etatik aurrera, zumardiko kioskoaren inguruetan.

Debako Udalak jakinarazi du uda sasoiko 225 landare inguru banatuko dituela bihar, hilaren 29an, herritarren artean. 10:00etan ekingo diote banaketari, zumardiko kioskoaren bueltan, udal lorategietako landareak eta loreak berritzeko asmotan baitira. 

Zehazki, orain artean zumardiko lorategiak apaindu dituzten begoniak eta alegriak eskainiko dituzte; uda sasoiko lore horiek kentzeko asmoa dute, bertan neguko landareak eta loreak landatu ahal izateko.