Deusto Business School-eko dekano ohia da Guillermo Dorronsoro, ekonomian aditua, eta Kontzertu Ekonomikoaren dibulgatzaile ezaguna. Eta gai hori izango du hizpide, hain justu, biharko solasaldian.
"Kontzertu Ekonomikoa zer den, bere jatorria zein den, estatuari egiten zaion ekarpena nola kalkulatzen den eta beste erkidego batzuen finantzaketa sistemarekin alderatuta dauden desberdintasunak ezagutzeko, ulertzeko eta argitzeko" hitzaldia izango dela aurreratu dute Arbil elkarteko kideek. Interesa duten herritar guztiei bertaratzeko gonbidapena egin diete.