Zuhatzak elkarteko bazkideen artean egin duen azken zozketak badu irabazlea: Agustin Agirre. Aste honetan jaso du Nafarroa erdi eta hegoaldeko produktuekin osatutako Errigoraren saskia, Eibarren, bertan bizi baita zuhatzakidea.
Bazkide euskaltzaleen laguntza ezinbestekoa du Zuhatzak bere proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko eta, horrelako zozketen bitartez, urteotan jasotako babesa eskertu nahi die bere bazkideei.