Zozketa

Xabi Aburruzaga Trio taldeak kontzertua emango du Deban, hilaren 20an

Izaro Aulestiarte Lete

Xabi Aburruzaga Trio taldea. Arg.: Lagatakoa

Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude jadanik, bost euroan, Internet bidez. BARRENAk bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu HEMEN. 

Kultur Elkarteak Xabi Aburruzaga Trio taldearen folk kontzertua iragarri du azaroaren 20rako, ostiralez, KulturEkin egitasmoaren barruan. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude jadanik, bost euroan, labur.eus/aburruzagakulturekin estekan. Ohi bezala, sarrera guztiak aurrez agortzen ez badira, emanaldia hasi aurretik ere izango dira salgai, aretoan bertan.  

Xabi Aburruzaga trikitilari eta konpositore bizkaitarrak iaz kaleratu zuen Bask, bere ibilbideko zazpigarren lana eta, bere esanetan, orain arteko proiekturik osoena; diskoaren aurkezpen biran datorkigu Debara, Eriz Perezek –gitarra– eta Aitor Uribarrik –perkusioa eta ahotsa– lagunduta.