Maya Angelou idazle eta aktibista estatubatuarraren lana sakonago ezagutzeko aukera izango dute gaur Irakurketa Klubeko kideek, Poesia completa liburua aztergai izango duen saioan. Eskubide zibilen eta berdintasunaren alde egindako lanagatik da ezagun Angelou; haren poesiak arraza-diskriminazioa, identitatea, erresistentzia eta giza duintasuna ditu hizpide, eta injustizien salaketa bizitzaren ospakizunarekin eta itxaropenarekin uztartzen ditu.
Ohi bezala, saioa 19:00etatik 20:30era izango da, liburutegian bertan, eta 16 urtetik gorako irakurleei zuzenduta dago. Parte hartzeko, liburutegian egin behar da izen-ematea. Informazio gehiagorako, interesatuek 697 444 074 telefono zenbakira deitu edo ostolaza@deba.eus helbide elektronikora idatz dezakete.