Debako Udalak asteon hasi ditu udalerriko bi gunetan segurtasun-baranda berriak jartzeko lanak; Hondartza kalean –16. eta 23. zenbakien artean– nahiz pasealeku estaliko espaloiaren hasieran dagoen bihurgunean dihardute lanean. Azaldu dutenez, lanek bi aste inguru iraungo dute, eta arriskuak murriztea eta oinezkoen segurtasuna hobetzea dute helburu.
Prentsa ohar bidez zehaztu dute Construcciones Lasuen S.A. enpresak egingo dituela lanak, 17.970,19 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne.