Atzo, azaroaren 18an, hasi zituzten Lersundi kaleko zoladuran hondatuta dauden eremuak konpontzeko lanak, kalearen egoera eta zirkulaziorako baldintzak hobetzeko helburuarekin.
Udalak azaldu duenez, lau fasetan egingo dituzte konponketa lanak, kaleko tarte bakoitzean egin beharreko esku-hartzeak antolatzeko. Lehenengo eta bigarren fasean, Foruen plazatik Simon Berasaluze plazarainoko tartean ariko dira beharginak; hirugarren eta laugarren fasean, aldiz, Foruen plazatik N-634 errepiderainoko tartean jardungo dute.
Aurreikuspenen arabera, lanek hilabete inguru iraungo dute, eta beharginen lan ordutegia 08:00etatik 16:00etara artekoa izango da. Esku-hartzearen aurrekontua 47.000 eurokoa da.