Pablo Ortiz de Zaratek Deban aurkeztuko du 'El arteSano' liburua

Izaro Aulestiarte Lete

Arg.: Ediciones Destino

Azaroaren 26an, ostegunez, Pablo Ortiz de Zarate Debako Kultur Elkartean izango da, El arteSano. Como mirar el arte para comprender tus emociones liburua aurkezten.

Liburuaren aurkezpen ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta galdera-erantzunetarako tartea izango da aurkezpenaren ondorengo solasaldian.   

Kazetari, arte-hezitzaile eta kultura-dibulgatzailea da Pablo Ortiz de Zarate, artearen kontenplazioaren eta osasun emozionalaren arteko loturan espezializatua; gaur egun, SER irrati kateko Hoy por hoy saioko El artesano atala gidatzen du, besteak beste.

Bakarrizketa ere

Besterik ere bada Kultur Elkarteak iragarri duen agendan: hilaren 27an, adibidez, Manex Astigarragak Margolari umorezko bakarrizketa-saioa egingo du, 20:00etan. 

Sarrerak salgai daudela adierazi dute antolatzaileek. Bost euroan eros daitezke, Internet bidez, labur.eus/margolarideba estekan. Ohi bezala, sarrera guztiak aurrez agortzen ez badira, emanaldia hasi aurretik ere izango dira salgai, aretoan bertan.