Santa Zezilia ospatzeko emanaldi bereziak egin dituzte asteburuan Deban

Izaro Aulestiarte Lete

Ostegunean (azaroak 19) hasi eta atzora arte, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko ekitaldiak egin dituzte herriko musika taldeek.

Azaroaren 19an, ostegunez, hasi zituzten Santa Zezilia eguna ospatzeko kultur ekitaldiak Deban, Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasleek egindako kalejirarekin, baina asteburuan izan dira gainontzeko emanaldiak. Besteak beste, larunbatean (hilak 21), eguerdian, Musika Bandaren urteroko kontzertua hartu zuen Santa Maria elizako klaustroak, eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, eta iluntzean Kalean Kantuzeko kideak irten ziren kalera. Atzo, goiz-eguerdi partean, txistulariek, Banda Gazteak nahiz Aitzuri Abesbatzak girotu zituzten kaleak.