Egoitza berritzeko lanak hasi dituzte

Erredakzioa 2015eko martxoaren 16a

Egoitza lanak ona

Egoitzak dituen beharrei erantzuteko helburuarekin, lehenengo solairuko egongela handitu eta gainean terraza berria egingo dute. Jon Barandiaran (Donostia, 1971) egoitzako zuzendaritzako kideak azaldu digunez, lanokin, "egoiliarren bizi-kalitatea hobetzen" ahaleginduko dira. Ekainerako espazio berriak erabilgarri izatea aurreikusi dute.