Elkarretaratzea herrian eta manifestazioa Bilbon

Erredakzioa 2015eko abuztuaren 27a

Bilbo manifestazioaAbuztuak 28, barixakua, presoen eskubideen aldeko bi ekimen egingo dira. Azken barixakuetako elkarretaratzea deitu dute herrian presoen senide eta lagunek.

Bilbon berriz, gaixo dauden presoak askatu ditzaten eskatzeko manifestazioa antolatu dute Bizkaiko presoen senide eta lagunek deituta, 12:30ean Plaza Eliptikotik abiatuko dena. Sarek eta Bilboko jaietako hainbat konpartsek bat egin dute manifestazioarekin.Elkarretaratzea