‘Beitxu, beitxu!’ rumba doinuko kantua aurkeztu dute elgoibartarrek

Erredakzioa 2015eko urriaren 9a

Elgoibarko Euskarak 365 egun taldeak Beitxu, Beitxu! kantua aurkeztu du. Aitor Novak egin du musika eta Uxue Alberdik hitzak. Azaroaren 28an kantu honekin lipdub-a egingo dute. Abenduaren 3ko Euskararen egunaren harira antolatutako ekimenen arteko bat da. Inportatzeko moduko kantu ederra iruditu zaigu eta horregatik sartu dugu blogean. Bejondeizuela elgoibartarroi!