Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zapatuan izan zen Elgoibartik Karakaterainoko lasterketa Iñigo Lariz elgoibartarrak irabazi zuen. 31 minutu eta 32 segundu behar izan zituen igoera egiteko. Soraluzetik parte hartu zutenak ondoren iritsi ziren mendi gainera; Koldo Azkorbebeitia 8. lekuan (34:32), Gorka Tornos 15. postuan (37:32) eta Iker Torrientes 32. lekuan (45:58) iritsi ziren.
Jende asko hurreratu zen proba ikustera; gainezka zegoen Karakate gaina.