Danborradako ensaioak martitzenean hasiko dira

plaentxia_com 2008ko ekainaren 12a

Ekainaren 17an ekingo diote Santiago-Santa Ana jaietarako danborradako ensaioei. Martitzen eta eguenetan, iluntziko 20:00etatik 21:00etara izango dira saioak, frontoian.

Danborradako antolaketan dihardutenek jakitera eman nahi dute talde batzuk osatzeko jendea falta dela: soldaduak, gremioak... Oraindik izena emateko aukera dago.