Xaboia zela egin irakatsiko dute herriko baserritar gazteek

plaentxia_com 2010eko martxoaren 16a

Hilaren 27an izango da ikastaroa San Andres auzoko gizartetxeko lokalean.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Datorren martxoaren 27an herriko baserritar gazteek etxeko xaboia zela egin irakatsiko dute. Maialen Elizburu eta Edurne Unamuno gazteek emango dute ikastaroa San Andres auzoko gizartetxeko lokalean goizeko 10:00etatik 14:00etara.
 
Izena emateko lekuak Belarrak, Gaztetxea edo Gaztelupe taberna dira. Azken eguna martxoaren 22a.