Bilboko manifestaziora joateko autobusa

plaentxia_com 2010eko irailaren 30a

Arratsaldeko 15:45etan irtengo da autobusa Amutxastegineko geltokitik. Izena ohiko lekuetan eman behar da. (+gehiago)

Zapatuan manifestazioa deitu dute ezker abertzaleak, Aralarrek, LABek eta 40 gizarte eragilek eskubide zibil eta politikoen alde. Manifestazioa Casillatik irtengo da arratsaldeko 17:00etan, "Ez manifestazioen debekuari. Ez inongo inposiziorik, ez inongo indarkeriarik. Bai giza eskubideei, eskubide zibil eta politikoei" lemapean.