Soraluzeko AAM-k euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko banderolak salduko ditu

plaentxia_com 2010eko urriaren 19a

Ekimena herri guztira zabaltzeko banderolak eskuratzeko mahaiak ipiniko dituzte kontzejupean.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herritarrei dei egiten die, euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko banderolak etxeetan zintzilika ditzaten: "Ea posible den ekimena herri guztira zabaltzea. Bidea errazteko, banderolak eskuratzeko mahaiak ipiniko ditugu kontzejupean" azaldu dute AAM-ko kideek.
 
Barixaku honetan egongo dira udaletxe azpian, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Baita hilaren 30ean ere, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.