Ze diñozu merkatua Plaza Zaharrian egittiaz?

plaentxia_com 2010eko azaroaren 19a

Erdialdea oinezkoentzako ipintzeko udalaren planak aurrera darrai. Aurreko eguenean merkatua Plaza Zaharrean egin zen. Modu honetan, aurrerantzean Erregetxeko autoak mugitzeko beharrik ez da egongo. Hurrengo asmoa erdialdea autoei ixtea izango da. Astegunetan eta asteburuan erdialdera sartzeko ibilgailuek ordutegi bat errespetatu beharko dute.