Lurdes Txurruka askatzeko eskatu zuten Loiun

plaentxia_com 2010eko azaroaren 24a

Joan den zapatuan 40 bat lagunek Lurdes Txurrukaren askatasuna eskatzeko kontzentrazioa egin zuten Loiun, bera atxilo hartu eta Angel Irazabalbeitia "Txorta" indar polizialeko enfrentamenduan hil zen tokian bertan. Berari zuzendutako hitz batzuk irakurri zituzten, aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egin zieten.