Joseba Garcia 15. Gatzagara igoeran

plaentxia_com 2011ko uztailaren 18a

22 urte zeramatzaten proba hau jokatu gabe eta aurreko zapatuan, 60tik gora auto gidarik egin zuten Gaztañaditik Gatzagarako bidea. Lehen postuan Aitor Zabaleta bergararra iritsi zen, 02:38,590-ko denboran egin zituen 2,450 kilometroak. Joseba Garciak ohiko Renault 5 GT Turboaz konpetitu zuen eta 15. sailkatzea lortu zuen 03:15,767-ko denbora eginda. Txapelketa Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan puntuagarria da eta Joseba lehena da bere taldean (Renault 5 GT Turboen ligaxkan).