Bake epaile berria aukeratuko da hurrengo plenoan

plaentxia_com 2011ko irailaren 15a

Datorren urriko ohiko saioan legealdi berriko bake epailea aukeratuko da. Kargua hartzen interesa duenak instantzia bat edo eskaria aurkeztu behar du erregistroan. Eskariarekin batera kargu-hartzea defenditzeko arrazoiak edo argumentuak aurkez ditzake. Lan honetarako ez da titulaziorik eskatzen, lana betetzeko beharrezko gaitasunak edukitzea baino ez. 

{mosimage}