Zinegotzien irabaziak %25 murrizteko proposamena bozkatuko dute gaurko plenoan

plaentxia_com 2012ko urtarrilaren 18a

Gaur arratsaldeko 19.00etan, behar zuena baino astebete beranduago, Udalbatzarra egingo dute zinegotziek. Aurrekontu proposamenarekin bueltaka dabil Gobernu taldea, oposizioarekin adostasunak eskuratzeko ahaleginetan.
 
Batetik, 2012 ikasturtean zinegotzien irabaziak %25ean murriztea bozkatuko dute. Bestetik, udaletxeko langileen soldatak bere horretan uztea eta lanpostuen balorazioaren gaineko konpromisoa ez ezartzea 2012. urtean.