Zaborren kudeaketari buruzko mozioa aurkeztuko dute EAJ eta PSE-EEk

plaentxia_com 2012ko otsailaren 8a

Gaur arratsaldeko Udalbatzarrean hainbat mozio aurkeztuko dituzte udal taldeek. Sozialistek haur jaioberrien bidegabeko jabetzeari edo arauz kontrako adopzioei buruzko mozioa aurkeztuko dute, beste udalerri batzuetan egin moduan. EAJ eta PSE-EEk zaborren kudeaketari buruzko mozioa eramango dute plenora. Bilduk bere aldetik Kutxabank-en gaineko beste bat aurkeztuko du. Arratsaldeko 19.00tan izango da batzarra, saio aretoan.