Atzerritarren eskubideak zeintzuk diren azaltzeko hitzaldia

plaentxia_com 2013ko martxoaren 26a

Udaleko Gizarte Ongizate Sailak atzerritarren eskubideak zeintzuk diren azaltzeko hitzaldia antolatu du gaurko. Baimenak lortzeko eman beharreko urratsak azalduko dituzte, baita adin txikikoen  egoerak ere. Berbetaldia 17:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du.

 

 

 

 

Udaleko Gizarte Ongizate Sailak atzerritarrentzako legeari eta naziotasunari buruzko hitzaldia antolatu du gaurko. Berbetaldia 17:00etan hasiko da, Zinean. Saioak bi orduko iraupenak izango du eta bertara gonbidatuta daude bereziki Soraluzen bizi diren atzerritarrak eta gaiarekiko interesa duten herritarrak.

Bertan landuko den gai-zerrenda:

1- Atzerritarren eskubideak: legez kanpoko egoerak eta legezko egoerak

2- Baimenak lortzeko urratsak: Jatorrian eta Espainiar estatuan (lan gizarte eta familia arrazoiak, arrazoi humanitarioak, genero indarkeria eta beste batzuk

3- Baimenak berrizteko urratsak

4- Familia berrelkartzeko tramiteak

5- Adin txikiko atzerritarren egoera

6- Europako Batasuneko herritarrak eta batasunaz kanpoko senideak

7- Naziotasuna

8- Bitartekoak (Web-a eta intereseko telefonoak)