Arratsaldeko 13:00etatik 18:00etara bitartean behin eta berriz eten zen argindarra. Udaltzaingoak jakinarazi digunez, oraindik ez dute etenaldien inguruko azalpenik jaso, Iberdrolara deika jardun duten arren. Hainbat herritarrek helarazi dizkiete kexuak.