Bigarren eskuko azoka antolatu dute DBHko ikasleek zapaturako

plaentxia_com 2013ko abenduaren 11

Zapatu honetan (hilak 14) DBHko ikasle eta irakasleek etxean bildutako arropa, jostailu, liburu, bitxi, motxila, poltsa… bigarren eskuko produktuak euro gutxiren truke jarriko dituzte salgai goizeko 10:30etik 14:30era, Plaza Zaharrian. Jasotako dirua eskolako ikasleen irteerak finantzatzeko erabiliko dute.  Irudian: iaz egin zuten azoka