Bihar amaitzen da Soraluzeko Haurreskolan izena emateko epea

plaentxia_com 2014ko urtarrilaren 16a

Bihar (urtarrilak 17) amaitzen da Soraluzeko Haurreskolan izena emateko epea. Urtarrileko matrikulazioan Haurreskolan martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean hasi nahi duten haurrek eman ahal izango dute izena. Soraluzeko Haurreskolak 21 plaza ditu, 9 "0" urteko gelan eta 13 "1" urteko gelan. Gaur egun 4 plaza daude bete gabe lehendabizikoan eta 2 bigarrenean.