Ezezagunek zortzi autoren erroberak zulatu dituzte Zeletan eta Txurrukenen

plaentxia_com 2014ko maiatzaren 29a

Udaltzaingoak jakitera eman duenez joan den asteburuan zortzi autoren erroberak zulatu dituzte, sei Zeleta bidean eta bi Gipuzkoako etorbidean. Gurpil zulaketak gauez egin dituztela eta  itxura guztien arabera, “kale bandalismoa” izan dela azpimarratu du udaltzaingoak. Kaltetuek salaketak jarri dituzte eta kasua Ertzaintzaren eskuetan dago orain.