Debarro txapela lehiatuko dute zapatuan nagusi eta jubenilek

plaentxia_com 2014ko ekainaren 10a

Santamaria eta Aburuza jubenilak zuzenean sailkatu dira finalera, ligaxka lehenengo postuan amaituta. Atxotegik eta Borinagak berriz Elgoibarko bikoteari 22-9 eta 22-8ko aldeaz irabazita lortu dute finalerako pasea. Bi bikoteek zapatu honetan (ekainak 14) jokatuko dute finala, 16:30ean Eskoriatzako kiroldegian.