Rogelio Botanz bakarlaria igoko da domekan Gaztelupeko taulagainera

plaentxia_com 2014ko irailaren 19a

Kanarietan bizi den bakarlari euskaldunak emanaldia eskainiko du domekan Gaztelupeko Vermouth musikalean. Antzinako eta gaurko erritmoak uztartuko ditu, bere azken lana den “Viajes” aurkeztearekin batera. Emanaldia 13:00etan hasiko da dohainik, tabernako terrazan.