Sei lagunentzat tokia dago oraindik Ixa Rodriguezek zapatuan eskainiko duen boxeo ikastaroan

plaentxia_com 2014ko urriaren 8a

12 urtetik goragoko hamalau lagunek eman dute izena zapatuan (urriak 11), Ixa Rodriguezek eta Lapabox taldeko entrenatzaile den Josun Lopategik eskainiko duten boxeo ikastaroan. Saioa 11:00etan hasi eta 14:00ra bitartean luzatuko da eta boxeoa zer den eta nola praktikatzen den irakatsiko dute, besteak beste. "Oraindik sei plaza huts" daudela eta "izena emateko aukera" dagoela jakinarazi dute arduradunek. Interesatuek  676 866922 telefonora deitu dezakete eta 20 euro ordaindu.