Kontrargiko argazkilariek urtean zehar jasotako irudiekin erakusketa zabalduko dute gaur

plaentxia_com 2014ko urriaren 14a

Mikel Valero, Isaak Zamakola, Julio Mendikute, Fernando Oregi, Carlos de Cos, Ekaitz Uzin, Alberto Arizaga eta Jokin Ruiz Mateosen irudiekin "Kontrargi 2014 Argazkiak" erakusketa zabalduko du gaur argazki elkarteak, 19:00etan kiroldegiko erakustaretoan. Irudiak urriaren 31ra bitartean bisitatu daitezke, astegunetan 19:00etatik 20:30era eta zapatuetan 12:00etatik 13:30era. Irudian: Mikel Valeroren argazkietako bat