Deba ibaiko biodibertsitatea eta uraren kalitatea neurtzeko aukera ere izan zuten parte hartzaileek. Seinaledun ibai-karramarroaren (Pacifastacus leniuscus) presentziaz ohartu dira, 25 metroko eremuan dozena-erdi karramarro aurkitu zituzten eta ezkailu arrain (Phoxinus phoxinus) ugari ere. Gaztetxoenek ostera, paitta arrautza bat ere topatu zuten.
Garbiketa saioaren ostean Zero Zabor taldekoen eskutik, ibaiko uraren neurketa kimikoa egin zuten, bere kalitatea neurtzeko. Horren arabera uraren pHa 8 puntukoa da, nahiko neutroa beraz nahiz eta Gatzagakoa baino alkalinoagoa izan. Gatzagako uraren pHa 7 puntukoa da, neutroena hain justu. Ibaiaren kolorea, usaina eta bizitza ere aztertu zuten. Nahiz eta kolorea eta bizitza onak izan, usaina jarraitzen du izaten Deba ibaiaren puntu ahulenetakoa.