Domekan Kukumixorekin jolasean: papiroflexia, globoflexia, diana eta twistter erraldoia gozagarri

plaentxia_com 2014ko azaroaren 21a

"Domekak aterpian" egitasmoaren barruan, domeka honetan ekingo diote Kukumixokoek jolasaren bitartez neguko igandeak "alaitu eta zipristintzeari". Adinak nahastuz eta elkarlanean aritzeko aukera eskainiz, umeen parte hartzea izango dute helburu; jolasa tresnatzat hartuta, adierazi dutenez "jolasaren bitartez harremantzen baikara osasuntsu, ezagutzen baitugu mundua eta irribarre ugari sortu". 17:00etatik 19:00ra bitartean  papiroflexia, globoflexia, diana jolasa, twistter erraldoia, zirkuituak, eskulanak... egiteko aukera eskainiko diete herriko umeei.