Julian Maesoren ezusteko emanaldia gaur iluntzean (Gaztelupe)

plaentxia_com 2014ko abenduaren 19a

Bilbon eta Gasteizen bere disko berria aurkezteko emango dituen kontzertuen artean Gaztelupen geldialditxo bat egitea erabaki duela jakinarazi digute Gaztelupetik. Rock, country, funk eta jazz doinuak joko ditu bere organoaren laguntzaz, hirukote formatoan. Emanaldia 19:30 aldera hasiko da. Irudia: Julian Maeso musikaria.