Imanol Garaizabalek Europako Raid Txapelketan hartuko du parte

Barren.eus 2016ko uztailaren 13a

raid imanol garaizabal taldeagaz elgoibarImanol Garaizabal elgoibartarrak Europako Raid Txapelketan hartuko du parte lau lagunek osatutako taldearekin. Kataluniako Aran bailaran jokatuko da txapelketa uztailaren 18tik 24ra bitartean. Garaizabal sasoi puntu onean ailegatuko da urte guztia prestatzen aritu den probara. Izan ere, joan den uztailaren 2an Ibarraldea Abentura Raidaren estreinako edizioa irabazi zuen, Iparraldeko Raid abentura Ligaren barruan. Ligako seigarren proba, Debabarrenako II. Raida, Elgoibarren jokatuko da irailaren 24an.

Osorik irakurri