Txoborro magoaren atzetik Kidam eta Tor magoak etorriko zaizkigu Eibarrera, Berbetan eta Ongi etorri Berbetanera programen barruan. Kidam magoa Amañan izango da (Torrekuako parkean), irailaren 27an, asteartea, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Tor magoa, berriz, Urkizuko parkera gerturatuko zaigu, irailaren 28an, asteazkena, 17:30ean. Bi ekitaldiak irekiak eta doanekoak dira.
Magia-saioak Amañan eta Urkizun bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.