Aurreko eguaztenean Txoborro magoak Urkiko auzoa bisitatu zuen, Berbetan eta Ongi etorri Berbetanera programen barruan antolatutako ekitaldian. Jende asko erakarri zuen magia-ikuskizunak eta ume zein helduak aho zabalik gelditu ziren Txoborrok egindako trikimailuekin. Datorren astean Tor magoaren txanda izango da, Amaña eta Urkizuko auzoak bisitatuko ditu martitzen eta eguaztenean, 17:30etik aurrera.
Txoborrok magiaz bete zuen Urki auzoa bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.