Historiaurreko erremintak egiten ikasteko umeentzako tailerra emango du Jose Julian Marquezek

Barren.eus 2016ko urriaren 13a

jose julian marquez historiaurrea erakusketa1Historiaurrean ehizarako erabiltzen zituzten erremintak egiteko teknikak irakatsiko ditu Jose Julian Marquez elgoibartarrak zapatuan eta domekan eskainiko duen tailerrean. Umeei dago zuzendua. Barixaku honetan, berriz, Historiaurrea: ehiza, artea eta erotismoa izeneko erakusketa inauguratuko du Kultur Etxean.

Osorik irakurri