Behobia Donostia proba jokatu zen atzo eta 25.318 lagunek lortu zuten 20 kilometroko ibilbidea osatzea, tartean Elgoibartik eta Mendarotik joandako makina bat antxitxikarik. Gure ordezkarien artean, Alberto Revuelta elgoibartarra izan zen azkarrena. Sailkapen nagusiko 18. postuan sailkatu zen, 1:05:27ko denborarekin.