Gipuzkoako erreka eta arroetako soinuak erregistratzeko egitasmoa da Ibar Oihar. Deba ibaiarekin hasi dute egitasmoa eta dagoeneko ehunka grabaketa egin dituzte. Orain arte lortutako material eta hausnarketa guztiak erakusketa ibiltari batean jarriko dituzte ikusgai. Elgoibarren azaroaren 14tik abenduaren 1era, eta, Mendaron abenduaren 1etik 31ra bitartean.