Gaur hil da Juan Mari Narbaiza bertsolari eibartarra. 1949an jaioa, Arrateko baserri-eskolan (eskola nazionalean) egin zituen oinarrizko ikasketak. Hainbat lanetan jardun zuen: armagintzan, tailer mekanikoan, eraikuntzan eta bere tabernan. Bere kabuz bertso zaharrak ikasita eta irratia entzunda bertsozaletu zen eta, ondoren, lagunek bultzatu zuten plazara. 1967an hasi zen jendaurrean kantatzen....
Juan Mari Narbaiza bertsolaria hil da bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.