Ur berria Azkabeittiko iturri zaharretik

E. Unamuno 2016ko azaroaren 20a

Atzo goizean inauguratu zuten Azkabeittiko iturri berritua. Udaletxeko ordezkariek eta hainbat mendizalek parte hartu zuten ekitaldian. Argazkiak: Fernan Oregi.

Azkenengo hilabeteotan udaletxeko brigadako langileek hainbat berrikuntza-lan egin dituzte Azkabeittiko iturrian. Aspaldiko urteetan lehortuta zegoen iturrira ura bideratu dute berriz; ingurua hesitu dute zaldiengandik eta betelako animaliengandik babesteko eta iturriaren horma eta jarlekuak garbitu eta margotu dituzte kolore berdez.

Iturria inauguratu ostean, bertaratu ziren guztiek hamaiketakoa egin zuten Azkabeittiko pagadian bertan.