Beteranoentzako Munduko Judo Txapelketan parte hartu du Egoitz Mora elgoibartarrak Miamin (AEB), joan den asteburuan. Sentzazio "gazi-gozoa" laga dion bosgarren postua eskuratu du. Gozoa txapelketa ona egin duela uste duelako, eta gazia, brontzezko domina eskura izan duelako.