Euskarazko film labur bat egunero eskaintzeko hasi dugun egitasmoaren barruan, Musika airean da gure bigarren proposamena. David Bernuesen lan honek irabazi zuen Euskaraz bizi nahi dut Kontseiluak antolatutako film laburren lehiaketa, 2012an. Mikel Laboaren doinua baliatuz euskaraz bizitzeko nahi hori hedatu eta biderkatu daitekeela erakusten du lanak.