Koska taldearen abesti guztiak disko batean batuta berrargitaratu ditu Elkar diskoetxeak

Barren.eus 2016ko azaroaren 22a

koska elgoibar txuribeltzeanEuskal rockaren aitzindari izan zen Koska talde elgoibartarrak bi disko kaleratu zituen 70. hamarkadan: Koska (IZ, 1976) eta Bihozkadak (Xoxoa, 1979). Orain arte biniloan bakarrik entzun zitezkeen Koskak sortutako abestiak, eta ez ziren aurkitzeko errazak gainera. Elkar diskoetxeak CD euskarrira pasa ditu elgoibartarren abesti guztiak.

Osorik irakurri